Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

2021eko urriak 21

Atarrabiako Udalak Manuela proiektua finantzatuko du hiru urtez

Hurrengo hiru urteetan Udalak 30.000 € jarriko ditu urtean

Foto noticia

Atarrabiako Udalak Manuela proiektua hiru urtez finantzatzeko konpromisoa hartu du. Udal talde guztiek bozkatu zuten proiektua babestearen alde, eta, beraz, hurrengo hiru urteetan Udalak 30.000 € jarriko ditu urtean.

Ugandako desgaitasunaren errealitatea gizaki batek bizi duen egoera latz eta ankerrenetako bat da. Alde batetik, gizartearen diskriminazioak, estigmatizazioak eta utzikeriak eta, bestetik, erakundeen laguntzarik ezak egoera hori larriagotzen dute.

Horren guztiaren ondorioz, desgaitasunaren arloko ekintza gizarte osoak ahaztutako larrialdi humanitarioa da.

 

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba