Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abuztuaren 30ean

Eskola jantokirako laguntza eskaera

Eskabideen aurkezpena: irailaren 6tik 26ra

Foto noticia

Irailaren 6tik 26ra bitartean zabalik egongo da eskolako jantokiaren erabilerari lotutako diru-laguntza eskatzeko epea. Prestazio hori, jantoki-beka izenaz ezagutzen dena, Atarrabiako adingabeei zuzenduta dago, eta herriko ikastetxeetan eskolatuta daude, Haur edo Lehen Hezkuntza ikasi eta eskolako jantokia erabiltzen dutenei.

Deialdiaren oinarriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Beka-eskaera (Eskaera-eredua)
  • Dokumentazio ekonomikoa: 2020ko Errentaren Aitorpena, edo diru-sarrerak murriztuz gero, azken 3 hilabeteetako diru-sarreren justifikazioa.
  • Familia-liburua.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.
  • Etxebizitzako gastuaren justifikazioa. Alokairu-kontratua edo hipoteka ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Hitzarmen arautzailea, bananduz gero.
  • Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren txartela, halakorik balego.
  • Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzea, halakorik badago.
  • Gurasoen desgaitasunari edo mendekotasunari buruzko ebazpena, halakorik balego.

Aurkezteko epea: Irailaren 6tik 26ra, Atarrabiako Udalaren erregistro telematikoaren bidez, edo aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizetan, Kale Nagusiko 22. zenbakian.

Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, 948 130 734 telefonoan.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.