2023ko irailak 1
Eskola jantokirako laguntza eskaera
Eskabideen aurkezpena: irailaren 1etik 30era

Irailaren 1etik 30era bitartean zabalik egongo da eskolako jantokiaren erabilerari lotutako diru-laguntza eskatzeko epea. Prestazio hori, jantoki-beka izenaz ezagutzen dena, Atarrabia eta Ezkabarteko adingabeei zuzenduta dago, eta herriko ikastetxeetan eskolatuta daude, Haur edo Lehen Hezkuntza ikasi eta eskolako jantokia erabiltzen dutenei.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Beka-eskaera (Eskaera-eredua)
- Dokumentazio ekonomikoa: 2022ko Errentaren Aitorpena, edo diru-sarrerak murriztuz gero, azken 3 hilabeteetako diru-sarreren justifikazioa.
- Familia-liburua.
- Bizikidetasun-ziurtagiria.
- Etxebizitzako gastuaren justifikazioa. Alokairu-kontratua edo hipoteka ordaindu izanaren egiaztagiria.
- Hitzarmen arautzailea, bananduz gero.
- Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren txartela, halakorik balego.
- Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzea, halakorik badago.
- Gurasoen desgaitasunari edo mendekotasunari buruzko ebazpena, halakorik balego.
Aurkezteko epea: Irailaren 1etik 30era, Atarrabiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizetan, Kale Nagusiko 22. zenbakian.
Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, 948 130 734 telefonoan.
Deja un comentario