Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

2023ko irailak 5

“¿ESTAMOS TODOS?” kartelak irabazi du 2023ko Atarrabiako Jaietako Kartel Lehiaketa

243 pertsonak parte hartu dute kontsultan

Foto noticia

Abuztuaren 24tik irailaren 3ra bitartean egin den herri-kontsultaren ostean, Jaietako kartel irabazlea “ESTAMOS TODOS?” izan da. Maximiliano Cosatti Espindola da kartelaren egilea, eta Mutiloan du helbidea, Aranguren ibarrean.

Kartel irabazleak 100 boto jaso ditu, babesaren % 41; “PARTÍCIPES ACTIVOS” izeneko kartelak 74 boto eta % 31, eta “ULTZAMA, FESTAREN ISPILUA” kartelak 69 boto eta % 28.

“ATARRABIA GAITEZEN JAIETARA-VILLAVAMOS DE FIESTAS” haurrentzako kartelak irabazi du sari txikia. Egilea Aroa Señas Baltanás da, 10 urtekoa eta Atarrabiako bizilaguna.

Aurtengo sariak hauek dira: 800 € helduentzat eta 150 txikientzat. Sariak irailaren 30ean, larunbatean, banatuko dira, 11: 15ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, txupinazoa jaurti baino ordu erdi lehenago.

Deja un comentario



Volver arriba