
2025. urteko Zirkulazio Udal Zerga igorri da
Ordainagiria ordaintzeko epea martxoaren 26an amaituko da
Udalak etxebizitza arloko aholkularitza zerbitzu bat jarri du abian herriko bizilagunentzat. Zerbitzu berriak arreta emanen die norbanako eta familia guztiei etxebizitzarekin zerikusia duten gai orotan. Bulegoa udaletxean kokaturik dago, eta zabalik egonen da hil bakoitzeko azken ostiralean, 9:00etatik 13:00etara.
Aholkularitza zerbitzua hainbat gairi buruzko kontsultei erantzunen die: etxebizitza alokairua, hipoteken kontratazioa, banku komisioak. Halaber, hipotekei buruzko lege azterlanak eginen ditu klausula abusiboak atzemateko; negoziazioak eginen ditu finantza-entitateekin, jendeak hipoteka ordaintzerik ez badu; edo saiatuko da aterabideak aurkitzen norbanako edo familia bakoitzaren egoera kontuan hartuta.
Herriko bizilagunek zerbitzu berri hau erabili ahal izango dute aurreko hitzordua 012 / 948 012 012 telefonoetan eskatuz.
Ordainagiria ordaintzeko epea martxoaren 26an amaituko da
Aurreinskripzioak otsailaren 10etik 14ra, 948 012 012 telefonora deituz edo online
Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 28an amaituko da, 14.00etan
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario