Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko ekainaren 22an

Euskara ikasteagatiko diru-laguntzak. 2020-21 Ikasturtea

2020ko irailetik 2021eko irailera bitarte egindako ikastaroak

Foto noticia

Atarrabiako Udalak, Euskara Batzordearen bitartez, euskara ikasteko laguntzak emango ditu, klausula hauen arabera:

1.- XEDEA

1.1. Deialdi honek arautzen dituen beken helburua euskara ikasteak eragiten dituen gastuen zati bat finantzatzea da.

2.- BALDINTZAK

2.1. Eskatzaileei buruzkoak.

Euskara ikasteko laguntza eskatu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

  1. a) 16 urtetik gorakoak izatea.
  2. b) Atarrabian erroldatuta egotea (ikastaroa amaitzen den egunean erroldatuta jarraitu beharko du diru-laguntza jaso ahal izateko). Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu administrazio publikoren bateko langileak izanik berariazko euskalduntze-planetan sartuta dauden Atarrabiako langileek.

2.2. Ikastaroei buruzkoak.

Ikastaro estentsiboak, trinkoak edo barneratuak lagunduko dira diruz. Autoikaskuntzako ikastaroen edo klase partikularren kasuan, Udalak eskabideen bideragarritasuna aztertuko du, kasu bakoitzaren arabera eta aurrekontu-partidari dagokionez.

3.- ESKABIBEAK AURKEZTEKO EPEALDIA ETA TOKIA.

Eskabideak Atarrabiako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztuko dira, epe honen barruan: 2021eko urriaren 18tik 29ra.

Epea ezin izango da luzatu, eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.

4.-AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK.

Dokumentu guztiak jatorrizkoak edo Udalak konpultsatutako kopiak izango dira.

Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

4.1. Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  1. a) Beka eskatzeko berariazko eskabidea.
  2. b) Ikastaroa antolatu duen erakundearen ziurtagiria, ikastaroaren baldintzak zehaztuko dituena: iraupen-datak, maila, ordu-kopurua, bertaratzea eta ikastaroaren kostua
  3. c) Matrikularen ordainagiria (banketxeak emana), matrikularen % 100 ordainduta duela ziurtatzen duena.
  4. d) Diru-laguntza sartua izan nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia.

5.- LAGUNTZEN ZENBATEKOA

5.1. Beka matrikularen zenbatekoaren % 40koa izango da ikastaro estentsiboen kasuan, eta % 55ekoa ikastaro intentsiboen eta barneratuen kasuan.

5.2. Edonola ere, ikasleak ez du 800 eurotik gorako bekarik jasoko deialdi bakoitzean.

5.3. Laguntzen zenbateko osoak udal-aurrekontuetan deialdirako gordetako diru-kopurua gainditzen badu, hainbanatu egingo da ezarritako baldintzak betetzen dituzten deialdira aurkeztutako onuradunen artean.

6.- EBAZPENA, JAKINARAZPENA ETA ORDAINKETA

6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Euskara Batzordeak laguntzak ematea edo ukatzea onartuko du.

6.2. Bekak emateari buruzko ebazpena Atarrabiako Udalaren webgunean argitaratuko da, eta, bertan, emandako beken zenbatekoa kontsultatu ahal izango dute interesdunek.

Ukatutako eskaeren kasuan bakarrik jakinaraziko da postaz.

6.3. Udalak beka ukatuko die Udalarekin zerga-zorrak dituzten pertsonei.

6.4. Ebazpen horrek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, helegitea hauetako bat aurkeztu ahal izango da, hautaz:

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-HELEGITEA jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

GORA JOTZEKO helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

BERRAZTERTZEKO HELEGITEA egintza egin duen organoari berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

7.- ESKATZAILEAREN BETEBEHARRAK

Diruz lagundutako ikastaroen garapenean egindako aldaketa garrantzitsuak Udalari jakinaraztea, nahitaez.

Ebaluatzaileen zeregina erraztea

Diruz lagundutako ikastaroek beste erakunde baten diru-laguntza jasotzen badute, berehala jakinarazi beharko zaio Atarrabiako Udalari. 600 eurotik gorako laguntzetarako, kontzeptu beragatik beste laguntzarik jaso ez izanaren zinpeko aitorpena eskatuko da.

8.- EZ-BETETZEAK

Beka emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu edo baliogabetu ahal izango da.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.