2023ko abenduak 12

Euskarazko udalekuetan parte hartu dutenentzat diru-laguntzak (D eredua)

Onuradunen zerrenda argitaratua

Foto noticia

Atarrabiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea diruz lagunduko du.

Onuradunen zerrenda

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute diru-laguntza:

  • Lehen Hezkuntza edo DBHko ikaslea izatea.
  • D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publikoan edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak)
  • Atarrabian edo Ezkabarten erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatu eta ebazten den bitartean.

Eskabidearekin batera ondoren aipatzen diren agiriak eta informazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskatzailearen edo legez ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NAren fotokopia.
  • Adinez txikia eskolatua dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.
  • Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  • Udalekuaren matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba