Atarrabiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea diruz lagunduko du.
Onuradunen zerrenda
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute diru-laguntza:
- Lehen Hezkuntza edo DBHko ikaslea izatea.
- D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publikoan edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak)
- Atarrabian edo Ezkabarten erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatu eta ebazten den bitartean.
Eskabidearekin batera ondoren aipatzen diren agiriak eta informazioa aurkeztu beharko da:
- Eskatzailearen edo legez ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NAren fotokopia.
- Adinez txikia eskolatua dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.
- Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
- Udalekuaren matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
- Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).
Deja un comentario