2025eko otsailak 24

Ezkaba mendiko linea elektrikoen azpian belar-sastrakak kentzea

Nahitaezko lanak dira, eta aldian behin egin behar dira, indarrean dagoen araudiaren arabera

Foto noticia

Sute-arriskua murrizteko eta Ezkaba mendia Atarrabiako udalerriaren parean zeharkatzen duten linea elektrikoetarako sarbidea errazteko, laster, Iberdrola enpresak belar-sastrakak kenduko ditu kable-linea elektrikoen azpian eta goi-tentsioko dorreen inguruan.

Nahitaezko lanak dira, eta aldian behin egin behar dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Lanak hasi aurretik, kartelak jarriko ditu enpresak. Lan horiek egiten diren bitartean, txakurrak lotuta eta bideetan bakarrik egon daitezela eskatzen da, belar-sastrakak kentzen dituzten langileek eragozpenik izan ez dezaten.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba