Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

2023ko irailak 15

Gazte Guneko ate irekieraren jardunaldiak 2011. urtean jaiotako familientzat

Irailak 20an, asteazkena, 18:00 eta 19:00etan Gaztelekun

Foto noticia

Urtero bezala, Atarrabiako Udaleko Gazteria Arloko hezitzaile taldeak Atarrabiako Gaztelekuan ditugun instalazioak, zerbitzuak eta programak aurkeztu nahi dizkizuegu. Hori dela eta, datorren asteazkenean, irailak 20, ate irekiko jardunaldia egingo dugu:

Norentzat: 2011 urtean jaiotako gazteen familia eta tutoreentzat

Ordutegia: irailaren 20an, asteazkena, 18:00etan, saioa gaztelaniaz eta 19:00etan, euskaraz.

Lekua: Atarrabiako Gaztelekuan. Fruta-arbolen Pasealekuan, z/g.

+INFO: 948355970 – 662031673 juventud@villava.es

Deja un comentario



Volver arriba