
Emakumeentzako Ahalduntze Eskolako Kurtsoak
Izen-emateak abenduaren 14etik urtarrilaren 3ra, 948 012 012 telefonora deituz
Tailerra 18 urtetik gorako emakume eta gizonendako da eta begirada feministan oinarriturik hurbildu nahi du literatura jendearengana, berdintasuna sustatuko duen autokontzientzia bat sortzeko asmoz. Jardueraren kostua 50 eurokoa da (40 euro erroldatuentzat), hau da, ikastaro osoarena. 948 012 012 telefonoan eman behar da izena.
Zenbat aldiz esan ote dugu: “orain dakidana jakin izan banu? Nola irakurriko genituzkeen liburu jakin batzuk urteek ematen diguten ikuspegiarekin eta emakumeen eskubideetan eta eskubide sozialetan izaniko aurrerapenarekin?
Horra hor Berdintasun Alorrak egiten duen proposamena, hau da, garai bateko liburu ikonikoak egungo betaurreko moreekin berrirakurtzea. Taldearen lehen irakurgaia “Frankenstein” liburua izanen da, Mary Shelley”idazlearena.
Saioak Atarrabiako bizilagun Nerea Aguado Alonsok gidatuko ditu. Aditua da berdintasunean eta olerkaria. Zehazki, irakurgaien inguruan sortzen diren eztabaidak eta elkarrizketak dinamizatuko ditu.
Izen-emateak abenduaren 14etik urtarrilaren 3ra, 948 012 012 telefonora deituz
Izen ematea eta ordainketak: abenduaren 12tik 20ra arte, 948 012 012ra deituz
Izen ematea eta ordainketak: abenduaren 12tik 20ra arte, 948 012 012ra deituz
Deja un comentario