Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko abuztuak 2

Gomendioak beroarekin: herritarrak, oro har, eta zaintzaileak

Bero-boladaren inguruko informazioa eta aholkuak

Foto noticia

Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:

  • Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik
    beroenetan (12-17 h.).
  • Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.
  • Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.
  • Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea,
    haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak,
    saltokiak…) joatea.
  • Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak
    janztea.
  • Bereziki, adinekoak, 4 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak
    dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.),
    haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta
    neurri horiek hartzen dituztela.
  • Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko
    arriskua murrizteko.
  • Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientziaegoera
    aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.