Ongizate emozionaleko zikloa
Izen emateak urtarrilaren 14tik 22ra, 948 012 012 telefonoan
GureArteko gazte migratzaile edota errefuxiatuen eta anfitrioi komunitarioen arteko kohesioa eta kulturarteko elkarbizitza sustatzeko egiten den proiektu komunitarioa da. Proiektua Agintzari SCISek zuzentzen du, eta Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du
Anfitrioi deitzen diegu bizi diren tokian sustraiak, lagunak eta jardueretan parte hartzen duten pertsonei. Hauek, hemen denbora gutxi daramaten eta jendea eta baliabideak ezagutzeko aukerak behar dituzten jatorri ezberdinetako beste gazte batzuei ateak ireki diezazkiete.
16 eta 25 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, kultura desberdinetako jende berria ezagutu eta gozatzeko gogoz, zaletasunak eta denbora librea partekatzeko.
Programa antzeko adineko pertsonen artean kulturarteko harremanak ezartzeko aukerak eman nahi ditu, bizikidetzaren eta berdintasunaren iksupegitik eta modu dibertigarrian. Gainera, batzuen artean konexioa badago eta programas kanpo laguntasunari eusten badiote, primeran.
Jende berria , kultura berriak eta ongi pasa nahi baduzu, izen eman!
Izen emateko modua:
Izen-ematea ondorengo bideetatik egin daiteke:
Izen emateak urtarrilaren 14tik 22ra, 948 012 012 telefonoan
Hobaria eskatzeko epea otsailaren 15ean amaituko da
Garbiketaren izendapen osagarria
Deja un comentario