Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abuztuaren 20ean

Haur Tailerrak, 2021-2022 Ikasturtea

Irailaren 7tik 30era, haur tailerretan inskripzioa egiteko epea irekita egonen da

Foto noticia

Haurrentzako Tailerrak harreman- eta sormen-guneak dira umeen sozializazioa eta potentziala bizkortzeko.

Eskainitako Tailerren zerrenda

TAILERRA MODALITATEA ZIKLOA/IKASTURTEA EGUNA ORDUTEGIA
Antzerkia Gaztelera 8-13 urte Astelehena 17:00 – 18:30
Adierazpen plastikoa Euskara Lehen Hezkuntza Asteartea 17:00 – 18:15
Adierazpen plastikoa Gaztelera Lehen Hezkuntza Asteazkena 17:00 – 18:15
Euskal Dantzak A eredua
Saioak euskaraz
Lehen Hezkuntza Asteartea 17:30 – 18:45
Euskal Dantzak Euskara Lehen Hezkuntza 1. maila Asteartea 17:00 – 18:15
Euskal Dantzak Euskara Lehen Hezkuntza 2. maila Osteguna 17:00 – 18:15
Euskal Dantzak Euskara Lehen Hezkuntza 3. maila Osteguna 17:00 – 18:15
Euskal Dantzak Euskara Lehen Hezkuntza 4. maila Astelehena 17:00 – 18:15
Euskal Dantzak Euskara Lehen Hezkuntza 5. maila Ostirala 17:00 – 18:00
Euskal Dantzak Euskara Lehen Hezkuntza 5. 6. maila Ostirala 16:45 – 17:45
Euskal Dantzak Euskara DBH 1. eta 2. mailak Asteartea eta Osteguna 18:30 – 19:30
Euskal Dantzak Euskara DBH 3. eta 4. mailak Asteartea eta Osteguna 19:45 – 20:45


Tailerrak azaroaren lehenengo astean hasiko dira eta 2022ko maiatzaren hirugarren astean amaituko dira.

Izen ematea

Irailaren 7tik 30era, 948 012 012 telefonoaren bidez bakarrik, 08:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.

Matrikula

  • Antzerkia, Adierazpen plastikoa eta Dantzak (Lehen Hezkuntza): 75 €.
  • Dantzak (Bigarren Hezkuntza): 100 €.

Ordaintzeko era

  • Izenematea egiteko orduan tilerraren kostua ordaindukok da, kreditu-txartela bidez.
  • Izenemateak arintzeko, deitzaile bakoitzak familia-unitate bereko kideen izenak eman ahalko ditu bakarrik. Dei bereko izenemate guztiak kreditu-txartel berean kargatuko dira.
  • Izena ematerakoan datuok eman beharko dira: tailerra, modalitatea, zikloa/ikasturtea, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina, ikastetxea, kreditu-txartelaren zenbakia eta honen iraungitze-data.

Itzultzeak

  • Izenematean ordaindutakoa tailerra bertan behera utzi edota atzeratzen bada itzuliko da bakarrik.
  • Tailer baten tokien %75 betetzen ez bada, bertan behera utzi edota atzeratu eginen da.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.