2025 Gabonetako Agenda
2025 Gabonetarako antolatutako aktibitateak
• Uholdeek harrapatu dezaketen eremu batean bizi bazara, emaiozu zure telefonoa Udaltzaingoari, eta gertakariren bat denean SMS mezuen bidez abisatu ahalko dizute.
• Euriak edota urtzaldiak direla eta ibaiak gora egingo duela aurreikusten denean, egiezu kasu larrialdi zerbitzuek egindako oharrei.
• Ur-goraldiaren abisua ematen bada, kendu ibilgailuak eta bestelako ondasunak urpean gera daitezkeen tokietatik.
• Euren kasa baliatu ezin diren pertsona gaixorik balego, jakinarazi Udaltzaingoari, etxetik atera behar izatea balizko baterako.
• Ibilgailuak kentzeko abisua ematen bada, erretira ezazu bertatik eta urpean gera ez daitekeen eremu batera eraman (ibaiaren inguruan urpean geratzeko arriskurik ez duen hilerri ondoko zelaia dago).
• Kasu egin uneoro Udaltzainek eta bestelako agintariek emandako jarraibideei.
• Urak har ditzakeen lokalik baduzu eten argindarra, gasa eta moztu ura.
• Ez ibili neurriz gaineko edota egiaztatu gabeko zurrumurrurik zabaltzen. Ez nahasi ebakuazio lanetan, eskatzen dizutenean salbu.
• Erreskatatua izateko deitzen baduzu, zehaztu ongi zauden tokia eta identifika zaitzaten argitasunak eman (atari zenbakia, atearen kolorea etxabea bada, arropa, bestelako seinaleak, objektuen kolorea eta abar.)
• Sakelako telefonoa behar izanez gero erabili bakarrik, lineen gainkargak arazoak sor bai diezazkieke larrialdi taldeei.
2025 Gabonetarako antolatutako aktibitateak
Eguberri hauetan bisitatu daitezkeen gabonetako jaiotzak
Eskaintzak aurkezteko epea: 2025/12/29an, 14:00ak arte
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario