2025eko azaroak 18

Hiru Herri atletismo eta triatloi eskola mankomunatuetan izena emateko prezioa konpentsatzeko dirulaguntzak emateko deialdia, 2025-26 ikasturtea

Eskabideak aurkezteko epea irekita abenduaren 12ra arte, egoitza elektronikoaren bidez edo Herritarrak Hartzeko Bulegoan

Foto noticia

Deialdiaren helburua Atarrabiako haurrentzako dirulaguntzak ezartzea da, Atletismoko eta Hiru Herri Triatloiko Udal Kirol Eskoletan, Burlatarekin eta Uharterekin mankomunatutako eskoletan parte hartu ahal izateko.

Deialdiaren oinarriak

Eskabide-eredua

Onuradunen betekizunak

  • Adingabeak Atarrabian erroldatuta egotea 2025eko maiatzaren 1ean.
  • Ikasleek 8 eta 15 urte bitartean izatea (2010 eta 2017 artean jaiotakoak)
  • Atletismoko edo Hiru Herri Triatloiko Udal Kirol Eskolan izena emanda dagoela egiaztatzea eta tarifaren % 100 ordaindu izana Hiru Herri Kirol Klubari edo dagokion Udalari.
  • Eskola/entrenamenduen % 50ean gutxienez kirol-eskolara joaten jarraitzea.
  • Kontzeptu bera finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik jaso edo eskatu ez izana, edozein administrazio edo erakunde pribatutatik.

Konpentsatu beharreko zenbatekoa inskripzio gisa ordaindutako zenbatekoaren eta Atarrabiako Udal Kirol Eskolen bitarteko tarifaren arteko aldea izango da. Tarifa hori 2025-26 ikasturtean 103,45 eurokoa izango da Atarrabiako Udal Igerilekuetako abonatuentzat eta 119,03 eurokoa abonatu ez direnentzat.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Deialdiaren oinarrietan I. eranskin gisa agertzen den eskabide-orria.
  • Kirol-klubari edo dagokion udalari tarifaren % 100 ordaindu izanaren egiaztagiria.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba