2024ko abuztuak 8

Izenemateak Udalaren Kirol Eskolan 2024/2025 ikasturterako

Izena emateko epea zabalik abuztuaren 26tik irailaren 30era

Foto noticia

Atarrabian eta Ezcabarte-Anue-Olaibar-Ultzaman erroldatutakoek lehentasuna dute (Atarrabian erroldatutakotzat jotzen dira urte bakoitzeko maiatzaren 1a baino lehen udal-erroldan alta emanda daudenak. Maiatzean berriro izena emateko, nahitaezkoa izango da erroldatuta egotea).

Eskainitako plazak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Plazarik gabe erroldatutako pertsonak eta erroldatu gabeak itxaron-zerrendara igaroko dira inolako ordainketarik egin gabe.

Izen-ematea honela egingo da:

Telefonoz, 948 012 012 telefonoaren bidez.

Txartel bidezko ordainketa-sistemagatik kobratuko da, inskripzioaren % 100 edo % 50 ordainduta (azken kasu honetan, kontu-zenbaki bat emango da, 2025eko urtarrilean gainerako % 50a igortzeko). Deiak astelehenetik ostiralera egin daitezke, 08:00etatik 18:00etara.

Telematikoki, esteka honen bidez

Kirol Zerbitzua itxaron-zerrendan izena eman dutenekin harremanetan jarriko da, haien egoeraren, aurreikusitako epeen eta hutsik dauden plazak betetzeko aukeren berri emateko.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba