2023ko irailak 18
Kilikien Konpartsak Atarrabiako jaietako suziria botako du irailaren 30ean
Irailaren 5etik 17ra bitartean egin den herri bozketak irabazi du; 572 pertsonak parte hartu dute

Kilikien Konpartsaren hautagaitzak 244 boto lortu ditu ( % 43), Maximo Olorizek 184 boto ( % 32) eta Atarrabia Abesbatzak 144 boto ( % 25).
Hiru hautagaitzak Jai Batzordeko zinegotziek eta Jaiak prestatzen dituzten erakunde eta taldeetako ordezkariek osatutako batzorde batek aukeratu zituen.
Aukeraketa honekin, Atarrabiako herritarrek eskerrak eta saria eman nahi dizkiete jai ezberdinetan (Inauteriak, Atarrabiako Eguna, Jaiak, San Andres…) kilikien zortzi irudiak ateratzen dituzten konpartsako gazte boluntarioei. Kilikien irteerak festetako egun bakoitzean gehien espero den uneetako bat dira, eta agurra, Pobre de mí baino lehen, Festetako ekitaldirik jendetsuenetako bat da. Bere irteerak alaitasun, urduritasun eta emozio eztanda bat dira.
Deja un comentario