2025eko ekainak 9

Kultura Zerbitzua: Jardueraren memoria

Memoria tresna ona da gure herrian kulturaren alde egindako lana erakusteko

Foto noticia

Hona hemen herritarren eskura jarria Kultura Zerbitzuak 2024an egindako jardueraren gaineko Memoria, bi helburu betetzeko, hots, gardentasunez jokatzeko eta kontuak emateko. Oroitidazkiak edo memoriak tresna onak baitira gure herrian kulturaren alde egindako lana erakusteko.

2024ko jarduera-memoria

Ez da erraza agiri batera ekartzea urte osoan egindako ahalegina eta lana. Eta ez da erraza ere kultur bizipenaren funtsa datuen bidez erakusten saiatzea. Datuak, ordea, bai eta datuak aztertu eta interpretatzea ere, lagungarriak zaizkigu kulturak jendearen ongizateari, gizarte kohesioari eta pentsamendu kritikoa sortzeari egiten dion ekarpena hobeki ulertzeko. Atzendu gabe lan artistikoek berez dutela gaitasuna estetika goresteko, eta bizitza beteago eta libreago baterako esperientzia adierazgarriak sortzeko.

Honatx Kultura Zerbitzuaren ekintzak gidari izan dituen jarduketa lerro nagusiak:

  • Jendeak kultura eskuratzeko sarbidea sustatzea, ekitaldi sorta zabalaren bidez: antzerki, musika eta dantza ikuskizunak, arte plastikoei buruzko erakusketak, irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak, zinematografia eta bestelako arte adierazpenak;
  • Herriko kultur dinamika sendotzea, arte erakundeekiko hitzarmenenen nahiz hitzarmen izendunen bidez, bai eta jarduerei laguntzak emanez ere;
  • Herriko erakundeek eta sortzaileek sustatutako ikuskizunei lekua ematea Kultur Etxeko kultur eskaintzan;
  • Hainbat lehiaketaren bitartez, arte sorkuntza sustatzea;
  • Jendearen sormen ahalmenak garatzea, prestakuntza ez-arautua emanez sormenezko aisia ikastaro eta tailerren bitartez;
  • Ondare immateriala babestu eta erakustea, memoria historikoa berreskuratzea eta herriaren nortasunaren balioa nabarmentzea;
  • Kultura euskaraz bizi eta gozatzea ahalbidetuko duen kultur eskaintza erakargarria sustatzea;
  • Kultur programazioetan genero berdintasuna eta kultur aniztasuna txertatzea.

Eta aurkezpen hau bukatu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu zinez lan hori egitea ahalbidetzen duten guztiei: Kultur Etxeko giza taldeari, gure programazioa bizitzaz betetzen duten kultur eragileei, herriko elkarte-mugimendu biziari, eta jakina, lagun egiten diguten ikusleei. Izan ere, haien laguntzarik gabe, lan honek ez luke zentzurik, eta Kultur Etxea ez litzateke izanen kulturaren “itsasargi eta mintegi”.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba