Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko irailak 2

Mendekotasunari Arreta emateko arloan lan egiteko ez-ohiko eta behin-behineko gaikuntza

Salbuespenezko gaikuntza-prozedura bat eta behin-behineko beste bat ireki dira gerokultore, zaintzaile, etxez etxeko laguntzaile eta laguntza pertsonaleko lanpostuetarako

Foto noticia

2022ko abuztuaren 11n hiru urteko esperientzia eta azken 12 urteetan gutxienez 2.000 ordu lan egin dituzten profesionalei zuzenduta dago.

Eskatutako gutxieneko esperientzia lortu ez dutenek gaitasun profesionalekin lotutako 300 orduko prestakuntza izan beharko dute azken 12 urteetan.

Eta behin-behineko gaikuntzaren kasuan, gaikuntza mota hori emango zaie 2022ko abuztuaren 11n adierazitako esperientzia edo prestakuntza metatu ez duten profesionalei, baldin eta konpromisoa hartzen badute, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, estatuan edo autonomia-erkidegoan egiten diren lan-esperientzia ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartzeko, edo abenduaren 31 baino lehen hasitako profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-heziketako tituluei lotutako prestakuntza egiteko.

Informazio gehiago: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Acreditacion-de-la-cualificacion-profesional-para-trabajar-en-el-area-de-atencion-a-la-Dependencia

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.