Datorren astelehenean, maiatzaren 4an, 09:00etatik aurrera, Iruñerriko Mankomunitateak Serapio Huici etorbidean obrak abiatuko ditu.
Hondakin-uren kolektorean matxura bat izan da eta premiazko konponketa behar du, saneamendu-sareak behar bezala funtziona dezan.
Obra horien ondorioz, Serapio Huici etorbidetik Atarrabiara iristeko bidea hiru astez moztuta egongo da.
Epe horretan, herrira sarbidea honako bide alternatibo hauetatik egin beharko da:
• Ermitaldea kalea
• Hilerrien arteko errepidea
Inguruan jarriko diren behin-behineko seinaleak errespetatzeko eskatzen zaie herritarrei.
Udalak eskertzen du auzokideen ulermena eta laguntza jarduketa hauek sor ditzaketen eragozpenak direla eta.
Deja un comentario