“Pedro de Atarrabia” XXIX. Literatur Sariketa
Idazlanak aurkezteko epea ekainaren 20an amaitzen da

Oinarriak
1.- Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak “Pedro de Atarrabia” gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXIX. Literatur Sariketaren deialdia egin du. Saria 2.500 euro izanen da modalitate bakoitzean.
2.- Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Lan bat aurkeztu ahalko da gehienez idazleko eta hizkuntzako.
3.- Gaia librea izanen da eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, gazteleraz ala euskaraz idatziak.
4.- Idazlanek 12 orrialdeko luzera izanen dute gehienez, DIN A-4 neurrikoak, espazio bikoitzean mekanografiatuak eta alde batetik idatziak. Arial edota Times New Roman letra moldeko 12ko tamainan idatziko dira.
5.- Idazlanaren bi ale aurkeztu beharko dira, plika sistema bidez kartazal itxian. Kartazalaren kanpoaldean honakoa idatzi beharko da: “Pedro de Atarrabia XXIX. Literatur Sariketa” eta modalitatea. Honen barnean kontaketaren bi aleak, izengoitiz sinatuta, sartuko dira eta beste kartazal itxi batean, aurrealdean izenburua, izengoitia eta modalitatea idatzita izanen dituena, ondoko datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, email eta NANaren fotokopia edo antzeko frogagiria.
6.- Idazlanak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 20an amaitzen da.
7.- Epaimahaia Rosa Regàs, Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi, Margarita Leoz eta José María Romera idazleek osatuko du
8.- Epaimahaiaren erabakia 2023ko azaroaren 20a baino lehen emango da ezagutzera. Sariak 2023ko azaroaren 30ean emango dira, herriko patroi San Andres egunean.
9.- Kontakizunak ondoko modu hauen bitartez ere aurkeztu ahalko dira:
- Aurrez aurre, Atarrabiako Kultur Etxean .
- Posta bidez: Kultur Etxea, Kale Nagusia 38. P.K. 31610 Atarrabia (Nafarroa).
- Posta elektronikoz: cultura@villava.es, adierazi gaian: XXIX. Pedro de Atarrabia Literatur Lehiaketa. Erantsitako bi fitxategi bidaliko dira: bata, izenburua eta izenordea adierazten dituen Word formatuko kontakizunarekin, eta, bestea, datu pertsonalekin, bosgarren oinarrian adierazitakoaren arabera, eta PLIKA hitza izango du izenburu, eta ondoren, kontakizunaren izena.
10.- Ez da itzuliko aurkezturiko lanen orijinalik zein kopiarik. Ez da partehartzaileekin gutun-harremanik izango.
11.- Atarrabiako Udalak idazlan irabazleak argitaratu ahalko ditu. Hala ere egileak ez du egile eskubiderik galduko, berak ere lan horiek aurrerago argitaratu ahal izateko.
12.- Sariketan partehartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario