2025eko urtarrilak 31

Petri Atarrabiako XXXVI. Kontakizun Lehiaketa

Lanak aurkezteko epea martxoaren 28an amaituko da

Foto noticia

1. Ondoko baldintzak betetzen dituen edonork parte ahalko du: Herriko Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako III. Zikloko edo Bigarren Hezkuntzako I. Zikloko ikaslea izatea edota bestelako Ikastetxeetan ikasten duten herrian bizi diren eta Atarrabian biz idiren ikaslea izatea.
2. Kontakizunak jatorrizkoak eta gai librekoak izanen dira eta alde batetik idatziriko folio batekoak gutxienez eta 4 foliotakoak gehienez. Parte-hartzaile bakoitzak kontakizun bakarra aurkeztu ahal izango du.
3. Bi maila izanen dira: Lehen Hezkuntzako III. Zikloko ikasleak batetik eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoak bestetik. Bi mailatan gaztelerazko eta euskarazko modalitateak izanen dira.
4. Kontakizunak izengoitipean aurkeztuko dira, zein maila eta modalitatean aurkezten den garbi adieraziz. Era berean izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa eta ikastexearen izena adieraziko dira, izengoitia idatzita daraman gutunazal baten barruan.
5. Lanak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 28an amaitzen da.
6. Epaimahaia literatura munduko perstonek osatuko dute.
7. Lanak Atarrabiako ikastetxeetan edo Atarrabiako Kultur Etxean aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 38).
8. Modalitate bakoitzerako ezarritako sariak, segidako dirukopuruen balioa duten eskola-materiala erosteko txartelak izanen dira:

  • 1. saria: Lehen Hezkuntzako III. Zikloa eta Bigarren Hezkuntzako I. Zikloa: 200 €
  • 2. saria: Lehen Hezkuntzako III. Zikloa eta Bigarren Hezkuntzako I. Zikloa: 150 €

9. Saritutako kontakizunak Udalaren webgunean argitaratuko dira.
10. Saritu gabeko kontakizunak suntsitu egingo dira epaia eman eta bi hilabetera, Kultur Etxean erreklamatzen ez badira.
11. Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba