2024ko maiatzak 15

Salmenta ibiltaria paratzea 2024ko herriko Jaietan

Eskaerak ekainaren 1etik 16ra bitartean aurkeztuko dira, Atarrabiako udaletxean edo egoitza elektronikoaren bidez

Foto noticia

2024ko jaietan salmenta ibiltaria paratzeko baimena eskatzeko epea ireki da.

Eskaera eredua

Eskabideari honako agiriak erantsi beharko zaizkio:

  • NANa, pasaportea edota egoitza-baimena.
  • Lizentzia Fiskala indarrean eta asegurantza sozialean alta hartua izatea.
  • Argazkia, karnet neurrikoa.
  • Erantzukizun zibileko asegurua 100.000 €ko baliokoa, janari-edarien salmenta bada 300.000 €koa izanen dena.
  • Elikagai salmentarako, elikagaien manipulatzailearen txartela, zirkulazio baimena eta ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.

Eskaturiko baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak edota guztiz osatugabeak, ez dira kontuan hartuko salmenta baimenak esleitzerakoan.

Postuen zozketa: uztailaren 4an, asteartea, 10:00etan, Atarrabiako udaletxean

Plazaren Krokisa

Esleipendun izateko EZ da beharrezkoa zozketan egotea.

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba