Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abuztuaren 20ean

Sormen ikastaroak eta tailerrak, 2021-2022 ikastaroa

Taldeka ikasteko eta sormena lantzeko guneak. Izen emateak abuztuaren 30etik aurrera 948 012 012 telefonoan

Foto noticia
Eskainitako ikastaroak eta tailerrak

Zerrenda PDF formatoan

Informazioa

Oharrak

  • Ikastaro hauen programak pertsona interesatuen eskura daude Kultur Etxean.
  • Ikastaroetan parte hartzeko ezagutza maila hastapen maila da, maila ertaineko ikastaroetan izan ezik. Hauek egiteko, hastapen ikastaroa egina izan beharko da.
  • Ikastaroak Atarrabian erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduak daude. Herrian erroldaturik ez daudenek izena eman ahalko dute matrikula epea amaituta, plaza librerik geratzen bada.
  • Plazak izenemate hurrenkerari hertsiki jarraiki emanen dira.

Izenemateak

Atarrabian erroldatuak: abuztuaren 30etik irailaren 22ra. Astelehenetik Ostiralera, 8etatik 18etara, 948 012 012 telefonoaren bitartean.

  • Izen-ematearen prozesua arintzeko, pertsona bakar batek familia-unitateko kideak soilik apuntatu ditzazke. Dei bakoitzeko inskripzio guztiak kreditu txartel berdinetik ordainduko dira.
  • Izena emateko beharrezko datuak hurrengoak dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina, NAN-a, kreditu-txartelaren zenbakia eta honen iraungitze-data.

Atarrabian erroldaturik ez dauden pertsonak: irailaren 23tik 28ra, Kultur Etxean, 16etatik 21etara. Izen-emateak ezingo dira telefonoz egin.

Ordainketa era

Izen ematea egitean kurtsoaren kostea kreditu-txartelean kargatuko da.

Matrikula

Ikastaroak Atarrabian erroldaturikoak Atarrabian ez erroldaturikoak
Irakurketa tailerra Doan Doan
Ez izan beldurrik poesiari 34 € 44 €
Argazkigintza 25 € 35 €
Argazkigintza 36 € 46 €
Ingelesa bidaiarientzako 86 € 96 €
Nafarroako Erresumaren Historia 40 € 50 €
Euskal Dantzak 60 € 70 €
Olio-margoketa 115 € 125 €
Eskulanak 115 € 125 €


Itzulpenak

  • Izen ematearen prezioa kurtsoa bertan behera geratzen bada edota atzeratzen bada itzuliko da.
  • Plazen %75-a betetzen ez bada, kurtsoa behertan bera edo atzeratua geratuko da.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.