2024ko maiatzak 7

Sukaldariaren lanpostua aldi baterako kontratatzeko zerrenda irekia

2024ko apirilaren 23ko tokiko gobernu-batzarraren erabakia

Foto noticia

Zerrenda honen kudeaketa “Atarrabiako Udalak onartutako Prozedura, Atarrabiako Udaleko langileen beharrak betetzeko aldi baterako langileak kontratatzeko zerrenda irekiak sortzeko eta kudeatzeko” arabera egingo da.

Eskabide-eredua

Betebeharrak:

  • Titulazioa: Goi-mailako teknikaria Sukaldaritza eta Gastronomia arloan, Sukaldaritza-zuzendaria edo baliokidea
  • Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik eta gizakien salerosketagatik epai irmo bidez kondenatua ez izatea.

Hizkuntz perfila:

Euskara meritu gisa baloratuko da

Baloratuko diren merituak:

Lehiaketa-oposizio bidez zenbait lanpostu betetzeko deialdian ezarritakoak, 2022 eta 2023ko ekitaldietan onartutako birjarpen-tasei eta lan-eskaintza publikoen berariazko tasei dagozkienak:

Lehiaketak 40 puntu izango ditu gehienez, eta honako merezimendu hauek baloratuko dira:

1.1.1. Administrazio edo Sozietate publikoren batean egindako zerbitzuengatik, deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betez, zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko 2 puntu, gehienez ere 20 puntu.

1.1.2. Herri-administrazioetatik kanpo egindako zerbitzuengatik, deialdiaren xede den lanpostuaren berezko eginkizunak betez: 1,5 puntu, gehienez 20 puntu.

Emandako zerbitzuak justifikatzeko, administrazio edo sozietate publiko kontratatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo, enpresa pribatuaren kasuan, lan-bizitzaren ziurtagiria eta kontratua. Ziurtagiri horietan, lanpostuaren izena, lanbide-kategoria, lanaldi mota (lanaldi partzialen kasuan ehunekoa adierazita) eta lan egindako aldiaren hasiera- eta amaiera-data zehatzak adierazi beharko dira.

Oharrak:
1. Deialdia argitaratzen den data arte emandako zerbitzuak baloratuko dira.

2. Urte-kopurua osoa ez bada, proportzionalki dagokion puntuazioa emango da.

1.1.3. Euskararen ezagutza 10 puntura arte baloratuko da gehienez ere.

Hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuan ezarritako ahozko eta idatzizko B2 maila egiaztatzen dutenek lortuko dute gehienezko puntuazioa. Menderatze-maila txikiagoa dutela egiaztatzen dutenek balorazio proportzionala jasoko dute.

Oharrak:
1.Ez dira onartuko azterketa-orriak, ezta ofizialak ez diren ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere.

1.1.4. Lanpostuaren eginkizunekin lotura zuzena duen prestakuntza osagarria gehienez 10 punturekin baloratuko da, irizpide hauen arabera:

20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,5 puntu.

20 ordu eta gehiagoko ikastaro bakoitzeko, 100 ordura iritsi gabe, puntu 1

100 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko, 2 puntu.

Oharrak:
1. Behar bezala egiaztatu ez diren ikastaroak 20 ordu baino gutxiagoko ikastarotzat hartuko dira.

Epaimahaiaren osaketa:

Alkatea, Idazkaria, Giza Baliabideetako Zuzendaria, Amalur Haur Eskolako Zuzendaria, langileen ordezkaria

Zerrenda irekitzeko akordioa:

Tokiko Gobernu Batzordearen akordioa, 2024ko apirilaren 23koa.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba