2024ko otsailak 28

Tailer monografikoak Hilarion Eslava musika eskolan

Izen-ematea tailerra hasi baino bi egun lehenagora arte

Foto noticia

Burlata eta Atarrabiako “Hilarión Eslava” Udal Musika Eskolak hainbat tailer monografiko antolatzen ditu martxoan, apirilean eta maiatzean herritarrentzat.

Tailerrek musika-eskolaren hezkuntza-eskaintza zabaltzen dute, 10 saiotan. Bertan, ikasleek hainbat musika-tresna herrikoi jotzen ikasi ahal izango dute, hala nola panderoa, txalaparta edo gaita-danborra. Halaber, musika modernoaren eta teknologia berrien munduan murgilduko dira, musika-produkzioan, soinuaren, entzunaldi gidatuaren edo Dj-aren munduan hasteko.

Izen-emateak tailerra hasi baino bi egun lehenago egin ahal izango dira, inskripzio ordenaren arabera egingo dira, gehieneko parte-hartzaile kopurua osatu arte.

Eskainitako tailerrak:

Informazio gehiago: eskolako web orrian www.hilarioneslava.net, escuelamusicahilarionesalva@gmail.com helbidearen bidez edo 948232371 telefonoan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba