2022ko abenduak 5
Tenperatura baxuek osasunean dituzten ondorioak prebenitzeko gomendio orokorrak
Arropa fineko geruza batzuek lodi bakar batek baino gehiago babesten dute, haien artean aire isolatzaileko kamerak eratzen baitituzte

- Kanpoaldean, sudurretik hartu arnasa, eta ez ahotik; izan ere, airea berotu egiten da sudur-hobietatik igarotzean, eta, horrela, biriketara iristen den hotza gutxitu egiten da.
- Kontuz ibili kaleetan izotza badago. Hotzarekin lotutako lesioen ehuneko handi batek izotz-plaken gainean irrist egitean izandako erorketekin du zerikusia. Erabili oinetako irristagaitzak, ahal bada.
- Kontuan izan behar da arropa fineko geruza batzuek lodi bakar batek baino gehiago babesten dutela, aire isolatzaileko kamerak eratzen baitituzte haien artean.
- Etxean edo tximinian sutontziak erabiltzen badituzu, aireztatu gela maiz, CO metatzea saihesteko. Aireztatu etxea gutxienez egunean bitan, 15 minutuz, airea berritzeko. Itzali berogailu elektrikoak eta gasezkoak gauez.
- Ez hartu sendagairik mediku-errezetarik gabe; kontuan izan sendagai batzuek hotzarekiko esposizioak eragindako arazoak azkartzen dituztela.
- Hartu askotariko elikadura, egunero fruta kontsumitu. Edan likidoak, nahiz eta egarririk ez izan, batez ere ura eta edari beroak, eta ez edan alkoholik, hotz-sentsazioa gutxitzen baita.
- Etxetik irten aurretik, eguraldiaren iragarpenei buruzko informazio egokia izan behar duzu beti.
- Edozein pertsonak izan dezake tenperatura baxuekin lotutako arazoren bat, baina saiatu arreta handiagoa eskaintzen hotzarekiko kalteberatasun-egoeran egon daitezkeen pertsonei. Behar izanez gero, jarri harremanetan zure osasun-profesionalarekin.
- 65 urtetik gorako pertsonei eta gaixotasun kronikoren bat dutenei (bihotz-biriketakoa, metabolikoa eta immunodeprimituak) gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatzen da.
Deja un comentario