2023ko maiatzak 23
Triatloi eskola mankomunatu berria Uharten
Izen emateak ekainaren 1etik 9ra Uharteko Ugarrandia instalazioetan edo 948 33 19 01 telefonoan

Atarrabia, Uharte eta Burlatako udalek hitzarmena sinatu dute Hiru Herri klubarekin, klubeko triatloi atal berria sustatu eta garatzeko. Horren ondorioz, 2009 eta 2015 urteen artean jaiotako Atarrabiako haurrek izena eman dezakete Uharteko Triatloi Eskola Mankomunatuan, 2023ko ekainaren 1etik 9ra Uharteko Ugarrandia kirol instalazioetan edo 948 33 19 01 telefonoan, 8: 00etatik 14: 30era.
Entrenamenduak asteazken eta ostiraletan izango dira, 17: 00etatik 20: 00etara. 2009. eta 2010. urteetan jaiotako ikasleek astean hirugarren saio bat egin ahal izango dute, izena emandako pertsona kopuruaren arabera (gutxienez 10). Kasu horretan, astelehenean egingo da, 17: 00etan.
Jardueraren kostua 116 €-koa da.
Deja un comentario