2025eko maiatzak 8

Udako Hiri Udalekuetan izena emateko epea zabalik

Izen-emateak maiatzaren 9tik 30era arte, 948 012 012 telefonora deituz

Foto noticia

Atarrabiako oinarrizko zonan erroldatuta dauden haurren gurasoek, lan-arrazoiengatik, ezin badituzte eskolako oporraldian zaindu eta egoerari aurre egiteko beste laguntzarik ez badute. Salbuespen gisa, ratioak betetzeko plazak badaude, erroldatu gabeko adingabeak inskribatu ahal izango dira, izena emateko hurrenkeraren arabera.

Adina: 2013 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua.
Ordutegia: 08:30etatik 14: 30etara eta astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik. Lehenengo eta azkeneko ordu erdia sarrera eta irteera malgua izango da.
Iraupena: eskaerak hamabostaldika eginen dira.
Euskaraz zein gaztelaniaz: uztailaren 15etik 30era, uztailaren 31tik abuztuaren 14era eta abuztuaren 18tik 29ra (Kuota taula honen arabera).
Euskara: euskarazko koloniarentzat ezinbestekoa da D ereduan ikastea.
Tokia: Atarrabiako Kultur Etxean.

Kuota: Hamabostaldiko eta haur bakoitzeko ordainduko da:.

Erroldatuak Ez-erroldatuak
Hamabostaldiko Kuota Hamabostaldiko Kuota
Lehenengo seme-alaba 120 € 179,07 €
Bigarren-Seme-alaba 91,65 € 136,77 €
Gainerakoak 77,55 € 115,62 €

 

KANPALDIAREN MATRIKULA GAUZATU ONDOREN EZ DA DIRURIK ITZULIKO.

Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 9tik 30era arte 948 012 012 telefonora deituz. Izena emateko orduan udalekuaren kostua ordainduko da. Ordainketa txartela bidez eginen da. Norbaitek txartelik ez balu Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegora jo beharko luke, eskabidea egin eta une horretan emanen dioten ordainketa-gutunaren bidez udalekua ordaintzeko.

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba