
Atarrabiako Martiket Udal Igerilekuko taberna eta terraza zerbitzua ematea
Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da, 14:30ean.
Nafarroako udalen erreferentziazko urteko (2005) negutegi efektuko gasen isurien inbentarioak aurkeztu dira. Klima eta Energiaren aldeko Alkateen itunaren metodologiak eskatzen duen eginbeharretako bat da eta ituna sinatu duten 159 udalek harturiko isurien murrizpen konpromezua kalkulatzeko balioko du, hots, gasen isurien %40a 2030 urtera bitarte.
Saioa telematikoki burutu da eta bertan Toki Entitate, Tokiko Ekintza Talde, Garapen Agentzia, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafar Gobernuko ordezkari politiko zein teknikariek parte hartu dute, osotara 100 pertsona inguruk.
Inbentarioen metodologia eta emaitzak David Pon-ek aurkeztu ditu, Inergy-ko zuzendariak, inbentarioen kalkuluen lana burutu duen laguntza teknikoa. Inbentarioetan lau sektoreren isuriak aztertu dira: udal sektorea (eraikinak, azpiegiturak, argiteria publikoa eta ibilgailu flota), etxebizitzak, garraioa eta hondakinak.
Honetaz gain, Miguel Morcillok, Alkateen itunaren bulegoko Espainiarako ordezkariak, estatu mailan itunak duen egoera aurkeztu du, eta Europa eta mundu mailako etorkizuneko aukerak eta datozen helburu klimatiko berriekiko harremanak ere azaldu ditu.
Victor Aierdi, Lursarea Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziako arduradunak, Nafarroako tokiko klima eta energia plangintzaren eredua KLINa Nafarroako Klima Aldaketaren bide orrian kokatu du, eta baita LIFE-IP NAdapta-CC “Eskualde batean, hots, Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko politika modu integratuan, koherentean eta inklusiboan inplementatzerantz” Europako proiektuan ere. Nahia Villanueva, Lursareako teknikaria eta Alkateen itunaren dinamizatzailea, orain arte egindako lanak eta datozen pausuen laburpena egin du.
Zehazki, ituna sinatu duten udalek Klima eta energiaren aldeko Ekintza Plana aurkezteko konpromezua hartzen dute. Planak gas-isurien inbentarioa (2005 urteko erreferentzia hartuta) eta klimarekiko arrisku eta kalteberatasun azterketa jaso beharko ditu, azkeneko urtean zehar egindako lanak dira bi hauek.
Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da, 14:30ean.
Izen emateak apirilaren 7tik aurrera 948 012 012 telefonora deituz edo QR kode bakoitzaren bidez
Izen emateak eta ordainketak: apirilaren 9tik 15era, 948 012 012ra deituz edo on line
Deja un comentario