2025eko ekainak 11

Uztailaren 1etik abuztuaren 8ra 2025eko jai-txupinazoa botako duen entitate edo pertsonetako hautagaiak aurkezteko epea irekita egongo da

Hautagai-zerrendak proposatutako pertsona fisiko edo juridikoak jaso beharko ditu, bai eta baloratu beharreko merezimenduen memoria labur bat ere.

Foto noticia

Herriko Jaiak gure herrietako gertaera soziokultural garrantzitsuena dira; herritarrek gehien espero duten gertaera dira eta txupinazoaren jaurtitzea da jai horietako ekitaldirik kuttunena. Txupinazoa jaurtitzea ohorea da eta normalean alkate edota zinegotziek jaurtitzen dute.

Atarrabiako Udalak, aurten ere, herritarren inplikazio handiagoa eta erabakiak hartzeko asoziazionismoa sustatzeko asmoz, Txupinazoa botako duen erakundearen edo pertsonaren aukeraketa herritarren parte-hartze prozesu baten esku utzi du.

Horretarako, prozedura hau abiarazten da:

1. Sari hau emateko proposamenak Erakundeen Udal Erregistroan inskribaturiko erakundeek, Jaien programako ekintzaren bat antolatzen duten erakundeek eta Atarrabiako Udalaren udal-taldeek egin ahalko dituzte.

2. Erakunde edota udal-talde bakoitzak proposamen bana egin ahalko du, proposatzen den pertsona fisikoa edota juridikoa jasoko duena eta halaber baloratu nahi diren merituak jasotzen duen memoria. Proposamen hori Araudi honi Eranskin gisa eransten den agiriak zehaztuko da. Proposamenak Udaletxeko erregistroan (Herritarrak Hartzeko Bulegoa) aurkeztuko dira 08:30etatik 14:30etara bitarteko ordutegian. Aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 8an, ostiralez, 14:30etan amaitzen da.

3. Jaietako Udal Batzorde Informatzaileetako kideek eta Jaietako programan ekintzaren bat antolatzen duten erakundeen eta taldeen ordezkari batek osatutako Batzordeak aurkeztutako proposamenak eta hautagaitzen merituak aztertu eta hiru hautagaitza aukeratuko ditu bozketa bidez. Bozketa egiten momentuan bertan dauden zinegotzi eta ordezkari bakoitzak aurkeztu guztien artean bi hautagaitzen aldeko bozka eman ahalko du. Bozka gehien lortzen dituzten hiruak aukeratuak izanen dira. Berdinketa ematen  bada berriro bozkatu beharko da, kasu honetan, hautagaitza bakarrari.

4. Irailaren 2tik 14ra bitarte Atarrabiako Udalak epe ba tirekiko du herritarrek, bozketa norbanakoaren bidez, parte har dezaten, Atarrabian erroldaturiko pertsonek 2025eko Jaietako txupinazoa jaurtiko duen pertsona edota erakundea hautatzeko.

5. Herrian erroldaturiko pertsona bakoitzak bozka bakarra eman ahalko du. Horretarako NANaren edota honena giri baliokidearen zenbakia eman beharko du. Bozka emateko bideak hauek dira:
– Bertara joanda,  09:00etatik 14:30etara Udaletxean, Herritarrak Hartzeko Bulegoan.
– Telefono bidez 012ra deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara.
– Udalaren wb orrialdean: www.atarrabia.es

Prozeduraren epeak hauek izanen dira:

  • Proposamenen aurkezpena: uztailaren 1etik abuztuaren 8ra.
  • Hautagaitzen proposamena: abuztuak 21.
  • Herri bozketa: irailaren 2tik 14ra.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba