Hobaria jaso ahal izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte 2025eko urtarrilaren 1ean:
- Etxebizitza zergadunaren ohiko etxebizitza izatea eta bertan erroldatuta egotea.
- Familia ugaria, guraso bakarrekoa edo guraso bakarreko egoeran dagoena izatea, bai eta kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak, errenta bermatua jasotzen dutenak edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenak ere.
Familia ugariei, guraso bakarrekoei edo guraso bakarreko egoeran daudenei dagokienez, hobariak % 50erainoko errenta-baremoak ditu, 175 eurokoak gehienez:
- Subjektu pasiboaren errentak, salbuetsiak kenduta, urtean 12.000 eurotik gorakoak ez badira, % 50eko hobaria
- Subjektu pasiboaren errentak, salbuetsiak kenduta, urtean 24.000 eurotik gorakoak ez badira, % 25eko hobaria
Kotizazio gabeko pentsioak, errenta bermatukoak edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrerakoak jasotzen dituzten pertsonen kasuan, kontribuzio-kuotaren % 50era iristen da hobaria.
Eskaera bi modu hauetan egin daiteke:
- Modu telematikoan, udalaren webgunearen bidez
- Udaletxeko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14:30era.
Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
- Erantsitako ereduaren arabera sinatutako eskaera
- NANaren fotokopia
- Familia ugaria edo guraso bakarrekoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria
- Kotizazio gabeko pentsioa, bermatutako errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera emateko ebazpena
- Azken ekitaldiari dagokion errenta-aitorpena, aurkezteko epea eskabide-datan amaituta duena, edo, aurkezteko betebeharrik ez badu, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian jasotako errenten justifikazioa.
Hobaria ondasun higiezin bakar bati aplikatuko zaio, onura fiskal horren titularraren ohiko bizilekua dena eta bertan erroldatuta dagoena.
Hobari-eskaera jaso ondoren, ordenantza fiskalean aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatuko da. Erantzuna baiezkoa bada, hobariaren ehunekoa aplikatuko da.
Deja un comentario