“Lord Bishop Rocks”
2025eko urriak 31 | 20:00ak.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€ txarteldegian eta interneten
New Yorkeko artista Atarrabian arituko zaigu bere power hirukotearekin, “Heavy 10” azken lana aurkezteko biraren barnean. Gitarristak hamar printza ondu ditu diskoan rock munduko banda handiei gorazarre egiteko, inspirazio-iturri izan baitira musikari aunitzendako, berarendako barne. Gai bakoitzean, Lord Bishopek rockaren klasiko horiek berritu ditu, blues, funk, soul eta groove doinuekin nahasturik. Lord Bishop Rocks benetako ikuskizuna da eszenatoki gainean, ahots berezi eta ahaltsua aireratzen baitu gitarra jotzeko molde birtuosoarekin batera, estilo nahasketa ahaltsuan.
Deja un comentario