Berdintasun
Atarrabiako Udaleko Berdintasun Zerbitzua toki entitate honen berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazio egiteaz arduratzen da.
Berdintasun Teknikaria: Marian Mendiola Barandalla
Arduradun politikoa: Yadira Martín Robles
Helbidea: Calle Mayor, 22-2ª planta 31610 Villava-Atarrabia (Navarra)
Telefonoa: 948 13 66 80
E-Posta: igualdad-mujer@villava.es
- Zuzendaria: Marian Mendiola Barandalla
Atarrabiako Udaleko Berdintasun Zerbitzua toki entitate honen berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazio egiteaz arduratzen da.
Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartean sentsibilizazioa egiten du, informazioa ematen du eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai udal mailan (Udaleko langileendako) bai udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeendako).
Atarrabiako Udalak, konpromiso sendoa hartu du indarrean dagoen araudian, bereziki Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko.
Atarrabiako Udalak 2007an sortu zuen Udal Berdintasun Zerbitzua, langile teknikoa kontratatuz. Ordutik eta gaur arte, Berdintasun
Teknikaria lanpostua du Udalak bere plantilla organikoan.
2007an halaber, Atarrabiako Aukera Berdintasunerako Lehen Plana (2007-2011) prestatu eta osoko bilkuran onartu zen. Epe hori amaitutaeta zegokion ebaluazioa egin ondoren, hurrengo Berdintasun Plana egitea sustatu zen.
2013an, udal korporazioak, aho batez eta osoko bilkuran, Atarrabiako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana prestatzea onartu zuen. Urteetan Berdintasun Zerbitzuaren dokumentu estrategikoa izan da, eta Udalarena, oro har. Berdintasun Plana emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko sustatzen diren ekintzak ordenatu, planifikatu eta ebaluatzeko aukera ematen duen lan tresna da.
Arau-arloan izandako aldaketen aurrean, eta udal lana lan-egitura berria sortzen duten testu erreferenteetara egokitzeko beharraren aurrean, Berdintasun Batzordeak eta ondoren udalbatzak Atarrabiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (aurrerantzean, III. Berdintasun Plana) egitea onartu dute aho batez.
III. Berdintasun Planak emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko ekintza estrategikoak gidatuko ditu 2022tik 2027ra.
LAU esku-hartze eremutan egituratuko da, hauek dira:
1. Toki Gobernamendua eta Genero-zeharkakotasuna
2. Emakumeen aurkako Indarkeria
3. Zaintza, erantzunkidetasuna eta eginkizunak bateratzea
4. Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.
JARDUKETA-PRINTZIPIOA
Toki-eremuan aukera-berdintasunaren eskubidea gauzatzean datza. Horretarako, gizonei zein emakumeei gizartearen esfera desberdinetan (ekonomikoak, politikoak, kulturalak, sozialak, kirolekoak…) modu askean parte hartzeko aukera ematen dien esku-hartzeko esparru bat sortzen du, ikusgarritasun, autonomia eta erantzukizuneko baldintza berberetan.
HELBURU ESTRATEGIKOAK
- Genero ikuspegia Udal-politiketan eta Udal mailako arlo guztietan txertatzea.
- Atarrabiako emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera-berdintasun eraginkorrerantz aurrera egitea, herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatuz egungo desberdintasun-egoerak aldatzeko, eta udalerriko emakumeen ahalduntzea bultzatuz.
ESTATU MAILAKO ESPARRU JURIDIKOA:
Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres
Real Decreto–ley 6/2019, de 1 de marzo, de medidas urgentes para garantía de la igualdad de trato y oportunidades entre mujeres y hombres en el empleo y la ocupación
Real Decreto Ley 9/2018, de 3 de agosto, de medidas urgentes para el desarrollo del Pacto de estado contra la violencia de género
Ley Orgánica 10/2022, de 6 de septiembre, de garantía integral de la libertad sexual.
AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPARRU JURIDIKOA:
Ley Foral 17/2019, de 4 de abril, de igualdad entre Mujeres y Hombres.
Ley Foral 14/2015, de 10 de abril, para actuar contra la violencia hacia las mujeres.
ERREFERENZIAKO DOKUMENTUAK:
III PLAN PARA LA IGUALDAD ENTRE MUJERES Y HOMBRES DE VILLAVA ATARRABIA (2022-2027)
II PROTOCOLO PARA LA ACTUACIÓN COORDINADA ANTE LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES EN VILLAVA-ATARRABIA
Firma-compromiso Pacto local por los cuidados
PACTO LOCAL POR LOS CUIDADOS DE ATARRABIA-VILLAVA
Sinaduraren data: 2023ko martxoak 30
Publikazio tartea: 2027ko martxoak 28
Jarduketak udalean:
- Berdintasun-planak eta Ekintza positiboak diseinatu, garatu eta ebaluatzea, udaleko arloekin, gizarte-eragileekin eta nahastutako organismoekin koordinatuta.
- Berdintasunaren arloko prestakuntza-planak sustatzea bai udal-langileentzat, bai nahastutako gizarte-eragileentzat.
- Genero-transbertsalitatea udaleko arlo guztien jarduketan aplikatzeko programak eta tresnak diseinatzea.
- Aukera Berdintasunerako Plana udalerrian ezartzeko urteko programazioak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzea.
- Udaleko gainerako arlo eta zerbitzuekin koordinatu eta elkarlanean aritzea.
- Informazioa eta aholkularitza, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa eta 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa betetze aldera.
- Hizkera eta irudi ez-sexistak erabiltzea administrazioaren eremuan, hala proiektuetan nola dokumentuetan, argitalpenetan eta hedakuntzan.
- Genero-ikuspuntua sartzea udaleko informazio estatistikoaren tratamenduan.
- Beste toki-administrazioekin, hala nola Nafarroako Gobernuarekin (Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin, bereziki), eta maila handiagoko beste batzuekin (autonomia-erkidegoetakoak estatukoak, europarrak eta Europatik kanpokoak) elkarlanean aritu eta koordinatzea.
Jarduketak herritarrekin:
- Sentsibilizazioaren aldeko tokiko kanpainak jarrera ez-sexistak sustatze aldera.
- Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunari buruzko hitzaldi, jardunaldi eta jarduerak planifikatzea.
- Egun zehatzak ospatzea: martxoaren 8a (emakumeen nazioarteko eguna), azaroaren 25a (genero-indarkeriaren aukako nazioarteko eguna), zaindariaren festak…
- Emakume-elkarteak dinamizatu eta sustatzea, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten beste elkarte batzuk ere.
- Jarduketa indibidualak: Berdintasunaren arloko informazioa eta aholkularitza pertsonalizatua ematea Atarrabiako emakume, enpresa, elkarte, kolektibo eta, oro har, herritarrei.