Nola iritsi
Iruñetik oso gertu dagoenez (4 Km.), hoberena hiriburura jotzea da, dela Behobiatik, dela Ainhoatik, dela Luzaidetik Frantziatik datorrenarentzat izan ezik; izan ere, Iruñera iritsi aurretik oso ongi adierazita dagoen desbideratzea hartu behar da Atarrabiara sartzeko.
Iruñetik Atarrabiara heltzeko: Bianako Printzea Plazan kokatzen garelarik (Autobus Geltokiaren ondoan), Nafarroa Beherea Etorbidea hartu behar da eta helmugara iritsi arte ez desbideratu. Horretarako Belosoko Aldapa hartu eta Burlata, kale Nagusian barna, gurutzatu behar da. Autobus linea batek ibilbide hau egiten du, Bianako Printzea Plazatik abiatuta Iruñeko dermioan eta Serapio Huici Etorbidetik Atarrabiakoan.
Distantziak zenbait herritara
- Donostia: 96 Km.
- Gasteiz: 97 Km.
- Madril: 411 Km.
- Bartzelona: 433 Km.
- Zaragoza: 171 Km.
- Orreaga: 35 Km.
- Tafalla: 39 Km.
- Elizondo: 60 Km.
- Agoitz: 20 Km.
- Lizarra: 45 Km.
- Tutera: 96 Km.
- Altsasu: 53 Km.
Komunikabideak
Atarrabia N-121-A errepide nazionalean kokatua dago (Iruñea-Behobia)