Kultur Etxearen 15. urtemuga: “Turandot”
2026ko maiatzak 29 | 19:30 h.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 3€ txarteldegian eta interneten
TEATRO REAL, Torontoko CANADIAN OPERA COMPANY, LITUANIAKO ANTZERKI NAZIONALA, HOUSTON GRAND OPERA eta PARISKO OPÉRA NATIONAL erakundeek batera ekoiztutako ikuskizuna (aurrez grabatua)
Musika: Giacomo Puccini
Musika-zuzendaria: Nicola Luisotti
Eszena-zuzendaria: Bob Wilson
Interpreteak: Teatro Real-eko Abesbatza eta Orkestra eta ORCAMeko Haur Abeslariak
Fantasiaz betetako maisulan honek Turandot printzesa txinatar eder eta krudelaren istorioa kontatzen du. Berarekin ezkondu nahi duenak hiru asmakizun izugarri asmatu beharko ditu eta, asmatu ezean, hil. Printze ausart bat, hartaz maitemindurik, desafioa onartu eta bidaiari lotuko zaio Turandot gupidagabearen bihotza beratzeko asmoz.
Deja un comentario