Martiket kirol-gunean crosstraining eta hybrid guneak hornitzeko kontratazioa
Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkezteko epe berria: 2026/09/04, 23:59ak arte
1.- Atarrabiako Udalak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, “Besta Jira” XXXI. Argazki Lehiaketa deitu du, zuri/beltz, kolore, herriko gai eta Atarrabiako jaiak 2026.
2.- 16 urtez goitiko edonork parte ahalko du.
3.- Lanen gaia librea izanen da zuri-beltzeko eta koloretako modalitateetan. Orijinalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Argazkiak 40 x 50 cm-ko euskarri zurrunean (kartoi-luma edo antzekoa) muntatuak aurkeztuko dira.
4.- Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez modalitateko.
5.- Bi sari emango dira zuri-beltzeko eta koloretako modalitateetan: lehen sari bat, 300 eurokoa, eta bigarren sari bat, 150 eurokoa. Herriko gaien modalitatean eta 2025eko Atarrabiako jaien modalitatean, hiru sari emango dira: 300 euroko lehen saria, 200 euroko bigarren saria eta 150 euroko hirugarren saria.
6.- Argazkiak (lanek kalterik jaso ez dezaten behar bezala babesturik) Atarrabiako Kultur Etxean (Kale Nagusia, 38 – 31610 Atarrabia) 2026ko urriaren 14tik azaroaren 6ra aurkeztuko dira, 09:00ak 21:00ak bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Lanak bertara joanda edota posta ziurtatu bidez aurkeztu ahalko dira. Antzolatzaileek lana jaso izanaren ziurtagiria luzatuko dute.
7.- Lan bakoitzaren atzealdean beronen izenburua ipiniko da. Era berean, kanpoaldean lanaren izenburua idatzita agertuko den kartazal itxi batean eta DIN A4 orri batean egileari buruzko datuak (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa) eta NANaren fotokopia erantsiko dira. Ez dira onartuko, atzealdean egilearen identifikazioa (izen-abizenak) agerian dituzten lanak.
8.- Erakunde antolatzaileak izendatukok du epaimahaia eta argazkigintzako hiru profesionalek osatuko dute. Epaimahaiburua Kultura Zinegotzia izanen da eta Udalaren kultura teknikaria izanen da idazkari, hitzarekin baina botorik gabea. Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ahalko ditu eta honen erabakia apelaezina izanen da.
9.- Saritutako argazkiak Udalaren jabetzara pasako dira. Lanen eskubideak Udalak izanen ditu. Beraz eskubidea luke lanen erreprodukzioak irabazpiderik gabeko ekimenetan erabili ahal izateko betiere egilearen izena aipatuz.
10.- Udalak bere gain hartzen du, hala erabakitzen badu 2027ko urtarrilaren 30era baino lehen aurkeztutako argazkiak erakusketan jartzeko eskubidea.
11.- Argazkiak ongi zainduko dira. Hala ere Udalak ez du bere gain hartzen suerta daiteken inolako kalteren erantzukizunik. Argazkiak ez zaizkie itzuliko egileei eta hiru hileko epea dute, 2027ko otsailaren 5etik aurrera, lanak jasotzeko.
12.- Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.
Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkezteko epe berria: 2026/09/04, 23:59ak arte
Eskaintzak aurkezteko epea: 2026/09/14, 12:00ak arte
Eskaintzak aurkezteko epea: 2026/09/04, 23:59ak arte
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario