Amalur Haur Eskola

Atarrabiako Amalur Haur Eskola, udal zerbitzu elebiduna da, euskeraz eta erdaraz, 4 hilabetetik 3 urte bitarteko haurrak eskolan hastera zuzendua. Bertan ekintza hezitzaileen bidez, haurren garapen integrala bultzatzen da ingurumen egoki batean, haurtzaroko ahalmen handien pareko heziketa zerbitzua eskaintzeko asmoarekin.

  • Zuzendaria: Ainhoa Ibarrola Hernandorena
  • 1 administraria
  • 16 Haur Hezitzaileak
  • 1 Tailerista
  • 2 sukaldari
  • 4 garbitzaile

Helburu orokorrak

  • Baldintza, esperientzia eta baliabideak, haurren garapen integral egokia bermatzeko baldintzetan egotea, hau da, beren ahalmen, trebetasun eta abilezia guztien garapena; trebetasun fisikoa, intelektuala, adieraztea, hizkuntza, sozial… hau guztia beren autonomia, izaera eta nortasuna eraikitzeko helburuarekin, hau da, beren baloreak eta munduarekiko perzepzioa, baita bera osatzen duten objektu eta pertsonekiko estimua eta erlazioak ere.

Helburu zehatzak

  • Erlazio positibodun, afektuzko eta segurtasunezko giroa sortzea, bertan haurrek konfidantza eta egonkortasun emociónala esperimentatzeko.
  • Giro egokia sortzea, haurren jarduera eta zentzumen estetikoak indartuko dituzten espazio eta altzariekin, haurren garapen, behar eta jakin-minera egokituak.
  • Haurren esperimentazioa eta ekintzak erraztuko dituzten materialak eta aukerak eskaintzea, beraien behar eta ezaugarri ebolutiboei erantzunak emango dizkienak.
  • Lanerako metodologia orohartzailea, integratzailea eta partizipatiboa erabiltzea, non iniziatiba eta sormena bultzatzen diren.
  • Haurren behar fisiologikoak modu egokian betetzea, beren autonomia indartuaz eta heziketa lanaren antolakuntzarako ardatz nagusi bezala eguneroko bizitza erabiliaz.
  • Familiekin erlazioa eta koordinazioa sustatzea, horretarako informazioa, parte hartzea eta komunikaziorako bideak eskainiaz.
  • Koherentziaz eta berrikuntzaz betetzea eskolako lana, ikerketa, formakuntza eta talde lanaren bidez, baita lan talde pofesionala etengabe birziklatuaz ere.
  • Haurren kultura zabaltzea, beraien ideia aberatsak dituzten, gauzak egiteko modu ezberdinak dituzten eta errealitatearekiko ikuspegi berezia duten talde ahalmentsu bezala.
  • Hezkidetza, berdintasuna sustatzea, aniztasunarekiko errespetuan, femeninoa eta maskulinoa denaren balorazioan eta ikusgarritasunean oinarrituz, eta aukeratzeko askatasuna bultzatuz. Elkar ezagutzea eta ikasleak ezagutzea esan nahi du. Desikastea eta ikastea, geure joerak identifikatzeko, inguruan ditugun gizarte-ereduen eta transmititzen ditugun balioen inguruan zalantzan jartzeko eta hausnartzeko, berdintasuna sustatzeko ekintzara eraman dezan. Haurren bizitzan parte hartzen dugun pertsona guztiok berdintasunean hezteko erantzukizuna eta konpromisoa dugu, erabateko herritartasunean, eskubideetan eta askatasunetan parte hartuko duten pertsonak lortzeko.
  • Erlazio sistematikoak erraztea, Udalarekin eta inguruko beste zerbitzuekin elkarlana eta koordinazioa landuaz.

Amalur haur eskolak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

Haurrentzat:

  • Hezkuntza integrala, prestakuntza eta titulu egokiak dituzten langile profesionalak baliatuz, haurren garapen fisikoa, psikikoa eta intelektuala sustatzen dutenak, beti ere, euren beharretara egokituta.
  • Adierazpen plastikoko tailerra, arte ederretan trebatua den adituak zuzendua. Honetan, modu librean esperimentatzeko aukera izanen da talde txikietan.
  • Talde txikietan jolasteko proposamenak, aukera aberasgarriak eta anitzak eskaintzen dituztenak eta haurtxoen beharrei eta ahalmenei egokituak (mini-tailerrak, psikomotrizitatea, jolas heuristikoa, altxorren otarea…)
  • Bertan egindako menuak dituen jangela, elikadura osasuntsua, orekatua, askotarikoa eskaintzen da, haurren adinera egokitua eta produktu fresko, ekologiko, sasoiko, lokal eta Nafarroako lehen sektoreak hornitutakoetan oinarritua.
  • Haurren bizipenak aberastuko dituzten irteerak (Baserri eskola, Loreen landatzea…)

Familientzat:1

  • Eskola-familia hartu-emana lantzen dugu, eguneroko harremanen, elkarrizketa pertsonalen, bileren, zuzendaritzaren informzio-gutunen, administrazio zerbitzuaren eta informazioa emateko blog eguneratuaren bitartez.

Zerbitzu osagarriak:

  • Ingurune kilikaria eta haurren beharrei egokitutako instalazioak.
  • Heziketa taldearen etengabeko formakuntza.
Volver arriba