Dirigido a: Alcalde
18-09-2026
Arratsalde on, Mikel. Noizbait planteatu izan da jaietako txupinazoa plaza aldera jaurtitzea? Kale nagusia oso estu suertatzen zaitu askori, bereziki etxeko txikiekin ikusi ahal izateko. Mila esker denagatik.
21-09-2026
Bai, pentsatu izan da noizbait, baina plazara ematen duen balkoia bulego batetik ateratzen da eta barruan dagoen jendea ikusita ez da sobera egokia. Gainera plazan justu txozna bi daude jarrita azpian eta iruditzen zitzaigun apur bat hotz geratzen zela. Eta azkenik ere, txupinazoa bota eta segituan dantza ikuskizuna dago plazan eta jendetza egotea plazan, hau oso zikin geratuko dela suposatzen dugu eta ondorioz larri ibiliko ginateke ikuskizun honetarako espazioa prestatzeko. Badakit txikiekin bazterretan jarri behar zaretela, baina balantzan jarrita uste izan genuen hobeto zela dagoen bezala geratzea. Dena dela, apuntatua geratzen da balorazio mahaian lantzeko. Mila esker zure ekarpenagatik.
Volver arriba