Dirigido a:
Alcalde
01-07-2025
Igerileku estaliak ezin daitezke denbora gutxiagoan izan itxita? Bibhilabeteko utxialdia gehiegizkoa iruditzen zait, berrikuntza nabarmenen baten beharra ez badago behintzat. Batzuei eguzki betoak ez digu grazia gehiegi egiten. Kalte egiten dienik ere badago... Eskerrik asko.
3-07-2025
Igerileku estalia uztailean eta abuztuan ixtea administrazio-kontseiluak onetsitakoa da, abonatutako pertsonen beharrak eta instalazioaren baliabideak aztertu ondoren. Bi arrazoi ditu:
• Alde batetik, osasun araudiak eskatzen dituen mantentze-lanak egiteko, bai eta instalazioaren higaduraren ondoriozkoak egiteko ere.
• Bestalde, instalazioaren baliabideen kudeaketa arduratsu gisa, kanpoko igerilekuetan 25 m-ko hiru igeri-kale daudenez, zerbitzua bermatutzat jotzen da intentsitate txikiagoko erabilera-garaian, ikastarorik ez dagoelako eta kanpoan tenperatura atsegina dagoelako.
Eguzkiarekiko esposizioari dagokionez, eguzki-babesa erabiltzea eta eguzki-erradiazio gutxien duten ordutegietan igeri egitea gomendatzen da, "puntako orduak" saihestuz. Eguzkitan egotearekin lotutako patologiaren bat izanez gero, medikuak gomendatu beharko dizu nola jokatu. Ongi izan.