Dirigido a: Alcalde
30-09-2025
Aparkalekua. Kaixo Karrobide kalean 14,30 eta 15,00 bitartean izugarrizko trafikoa pilatzen da haur-eskolako umeak jasotzerakoan. Guraso batzuk ez daukagu aukerarik oinez jasotzeko, lanetik atera eta berehala hartu behar izaten ditugulako. Aparkatzeko tokirik ez da izaten. Gainera, kale erdia obretan dago, osasun etxe berria dela eta. Hortaz, eskertuko genuke tarte horretan gehienez 5 minutu aparkatzeko aukera izatea, horrela bizilagunei eta trafikoari orokorrean ez oztopatzeko. Eskerrik asko.
1-10-2025
Haur-eskolak, erabilera azkarreko aparkaleku-plaza batzuk izateko proposamena bideratu zigun, ordutegi mugatuarekin, ikasleen sarrera eta irteera errazteko. Udaltzaingoak, Udalarekin batera, hainbat aukera baloratu zituen, baina, ondo esan duzunez, osasun-zentro berriko obrek eremu osoa baldintzatzen dute. Hori dela eta, erabaki bat hartu eta kokaleku egokiena bilatu baino lehen, nola urbanizatzen den ikusi arte itxarotea erabaki da. Bitartean, sentitzen dugu egungoa baino irtenbide hoberik ezin ematea. Ongi izan.
Volver arriba