Dirigido a:
Alcalde
10-02-2026
Kaixo Mikel; Landazabal poligonoaren atzekaldeko bidearen garbiketaren inguruan galdetu nahi dizut. Badakit urtean bizpahiru aldiz udaletxeko brigadak bide horretako zelaiak garbitzen eta mozten dituztela. Horretan ez dut zer esanik. Hala ere, duela urte batzuk egondako elurte baten ondorioz, bazter batean dauden zuhaitzen enborrak eta adarrak bide bazterrera erori ziren. Urte batzuk igaro dira eta oraindik bide bazter hori garbitu gabe dago. Zuhaitzak jabetza pribatuko landa baten barruan daude, baina eroritako adarrak eta enborrak bide publikoan jarraitzen dute. Ez dakit nori dagokion bide zati hori garbitzea baina, elurtearen aurretik garbi zegoena (2-3 urte pasatu dira), oraindik garbitu edo erretiratu gabe jarraitzen du. Eskerrik asko
18-02-2026
Udal garbiketa zerbitzutik baieztatzen didate hurrengo egunetan inguru horri errepasoa emango zaiola. Ongi izan.