Dirigido a: Alcalde
16-06-2022
Egun on, beste egunean albisteetan ikusi nuen Atarrabiako udalak hacker eraso bat jasan zuela. Horren inguruan jakin nahiko nuke ea udalak galdutako datuak berreskuratzea lortu duen, eta lortu ez ezean horrek biztanleengan izango duen eragina. Horrez gain, jakin nahiko nuke ea erasoan hackerrak biztanleen datu pertsonalak biltzea lortu duten. Mila esker arretagatik
22-06-2022
Une honetan, CCN-CERT (Zentro Kriptologiko Nazionala) txostenaren zain gaude. CCN sektore publikoko erakundeetan informazioaren eta komunikazioaren teknologietan segurtasuna bermatzeko ardura duen erakundea da. Txostena atzeratzen ari da, erregistratzen ari diren gertakari asko eta asko direla eta. Txosten hori izan arte, ez dugu jakingo zibererasoak informazioa lapurtu duen. Txostena laster izatea espero dugu. Ongi izan.
Volver arriba