Dirigido a: Alcalde
13-03-2024
Kaixo Mikel, Plaza ardantzeari buruz. Noiz berrituko da haur parkea? txikia gelditu egin da zonalde hortarako. Beste bat, lorategi berrian zergatik ez daude zakarrontzirik ezta iturririren bat? Eta azkenik gauz bat aztertzeko. Geroz eta kotxe gehiago ibiltzen dira sartu eta atera ardantzeako poltsa aparkalekuan,ta ez doazte motelak. Pentsatu duzute sarrera den tokitik (villavesa gelditokiaren ondoan) poltsa aparkalekura,edozer egitea abiadura murrizteko?
15-03-2024
Ez dugu Ardantzean jarduteko asmorik, Atargiko patioan jarduteko parte hartzeko prozesu bat egiten ari delako. Eskola ordutegitik kanpo irekita dagoenez eta Ardantzea baino handiagoa den espazioa denez, gure ustez, eskaria ebazten du. Gainera, Lorenzo Goikoaren patioa ere iazko udan berritu zen. Parkeak ez du iturririk, lehen plaza zenean ere ez zuelako. Zoladura kendu eta berdatzea izan zen egindako lana. Gaztelekuaren ondoan iturri bat dago eta paperontziak inguru osoan ere. Aparkaleku batera aparkatzera sartzen den jendeak jakin beharko luke zein abiaduratara joan behar den, pasabideak jaisteko pieza batzuk dituzte sarreran eta, ondorioz, abiadura moteldu behar da... Aparkaleku-poltsetan ez da abiadura-murriztailerik jartzen. Ongi ibili.
Volver arriba