Dirigido a: Alcalde
01-06-2024
Alkate agurgarria: ba al dago asmorik Txantrea Surren egindako bidegorri berria Atarrabiarekin konektatzeko? Labritetik jeisten den bidegorria Irabia eskola eta gero errepide erdian amaitzen da modu desegokian, Ezkaba kalean. Primeran egongo litzateke etorkizunean Bidegorri hori Ezkaba Kaletik nolabait Atarrabiarekin konektatzen bada, kotxez beteriko errepideak saihesteko. Agian Burlatako edo Iruñako udalatxeei dagokie, baina planteatu daiteke,Atarrabiatik Iruñako erdialdera bizikletaz heltzeko biderik azkarrena baita. Mila esker.
4-06-2024
Burlatako bidegorriarekin bat egitea aztertzen ari gara, hilerrien arteko aldetik. Atarrabia ezin da Iruñeko bidegorriarekin zuzenean lotu. Udalerri mugakidea ez denez, Burlatako proposamenarekin bat egiten ari gara. Ongi ibili.
Volver arriba