Dirigido a:
Alcalde
20-01-2025
Alkate jauna, Gimnasia artistikoko hobekuntza taldeko gimnastak gara. Honekin batera, gimnasia artistikoaren instalazioei buruzko kexak helarazi nahi dizuegu. Gimnasioa nahiko berria da, hala ere, inauguratu zenetik, instalazioen dimentsio eta ezaugarriak ez direla gimnasia artistikoa praktikatzeko egokiak ikusi dugu. Aurreko gimnasioan geudenean gimnasio handiago bat eskatu genuen, eta aldatzean, luzera, altuera eta fosoa galdu genuen. Bereziki, bi arazo larri azpimarratu nahi ditugu, gimnasten segurtasuna eta garapena zuzenean eragiten dutenak. Lehenik eta behin, barra paraleloen zein potroaren erabilerarako sabaiko altuera ez da nahikoa. Gimnastak biraketa egiten dutenean, oina sabaira jo dezakete, eta horrek ez du bakarrik entrenamendua murrizten, baita haien osasun fisikoa arriskuan jartzen du ere. Dagoeneko, hiru neskek zauriak egin dituzte oinetan sabaiaren ondorioz. Bigarrenik, gimnasioaren luzera. «Suelo» aparatua bi hormaren artean kokatuta dago. Honen ondorioz, gimnastek ezin dute zenbait ariketa egin, hormaren kontra talka egin dezaketelako. Era berean, potroan luzera falta da, bai aurreko korrika egiteko, baita erortzeko ere –azken aspektu hau kaltegarria ere izan daiteke–. Izan ere, badirudi gimnasio baten ordez, trasteleku bat dugula non aparatuak pilatuta dauzkagun. Argi daukagu atarrabiako gimnastok askoz potentzial handiagoa daukagula. Hala ere, ez da lehiaketetan nabarmendu ohi den taldeetako bat, pena da emaitzak ez direla espero bezala lortzen espazio egokirik ez daukagulako. Hori dela eta, Udalari eskatzen diogu 2018ko eraikuntzaren akatsa konpontzeko aukera aztertzea eta gimnasia artistikoaren beharrak asetuko dituen instalazio berrien berreraikuntza plangintza egitea. Espazio egokiarekin, gure gimnastek beren potentzial maximoa lortu ahal izango dute eta gure komunitatearen garapen kirolari lagundu. Eskerrik asko gai honen inguruan zuen arreta emateagatik, eta posible diren irtenbideak Udaleko arduradunaren batekin eztabaidatu nahi ditugu. Adeitasunez,
3-02-2025
Martiketeko Gimnastika Artistikoko Aretoaren ezaugarriez jabetzen gara eta badakigu ez dela espazio egokia jarduera maila aurreratu batean garatzeko, ezta lehiaketarako baldintzak betetzen dituela ere: badakigu espazio txikia dela eta altuera falta zaiola. Hori esanda, eta zure kexak ulertuta, bidezkoa da esatea egungo aretoan eta ekipamenduan kirol honetan hasteko eskolak modu egokian eta segurtasunez eman daitezkeela, eta horixe egiten saiatzen gara Gimnasia Artistikoko Udal Eskolan.
"Hastapenekoa" dei geniezaiokeen maila bateko hiru talde ditugu, eta bada "Hobekuntzakoa" deitzen diogun talde bat, maila handixeagoa duten eta Nafarroako Kirol Jokoetan lehiatu nahi duten haurrak sartzen direna. Udaleko gainerako kirol-eskoletan bezala, Gimnastika Artistikoko Eskolaren programak Helburu Orokor batzuk ditu. Helburu horietan, ikasleen prestakuntza integrala, garapen psikomotorra, soziala eta harreman-garapena bilatzen dira, bai eta jardueraren berezko helburu espezifiko batzuk ere (Gimnastika Artistikoko Eskolaren programa udalaren webgunean dago). Hastapenean gimnastikako elementurik errazenak ezagutzea eta egiten ikastea bilatzen da, eta hobekuntza-taldean elementu sinpleetan eragitea eta sakontzea eta elementu konplexuagoetan saiatzea. Hau ez da lehiaketara bideratutako eskola bat, eta gure helburua ez da kirol-errendimendua: ongi etorria iristen bada, izan dadila, baina ez da helburua. Historikoki, Eskolan gaitasun fisiko eta tekniko onak dituen eta gehiago garatzeko gogoa duen neskaren bat egon denean, Nafarroako erreferentziazko beste klub batzuekin harremanetan jarri dugu, bere kirol-ibilbidea maila aurreratuagoan egin ahal izateko.
Azkenik, esan nahi dizugu gustatuko litzaigukeela kirol-instalazio hobeak izatea oro har, ez soilik gimnasia artistikokoak, eta ahal duguna egiten dugu horrela izateko, baina muga espazial eta ekonomiko handiak ditugu. Jaso ezazu agur bero bat .