25 de noviembre, Día Internacional para la Erradicación de la Violencia hacia las Mujeres
Beste Udaletxeekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkalanean, aurten irudi berdina izanen dugu Nafarroan. Gurean, ATARRABIAK EZETZ DIO leloa izanen da.
Programazio zabala izanen dugu aurten. Atarrabiako Udaleko Gazteria Arloak, Kultur Zerbitzuak eta Berdintasun Zerbitzuak jarduerak antolatu dituzte. Atarrabiako Atargi Eskolako Guraso Elkarteak,Mandrake Emakume Elkarteak eta Etxebeltza Elkarteak ere. Iruñeako Andreak Elkarteak ere jarduera bat gurera ekarri du aurten.
Bi errezitaldi poetiko izanen ditugu, kloun ikuskizun bat, zineforum bat, gazteendako tailerra eta bideo grabaketa eta dokumental emanaldia. Urtero egin ohi dugun bezala, 25an ere 12:00etan Udaletxetik manifestazioa abiatuko da Alicia Aristreguiren monolitorarte. Alicia bere senarrak hil zuen 2002 gure herrian. Hantxe lore sorta eskeiniko diogu eta testu bat irakurriko da.
Atarrabiako herritar guztiak gonbidatuak zaudete, utz dezagun argi ATARRABIAK EZETZ DIOla.
Deja un comentario