Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko Atarrabiako Udalaren Adierazpen Instituzionala
Erasorik ez, erantzunik gabe
Atarrabiako Udalean eska daitezke jada hiri-garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituzten desgaituentzako laguntzak. Laguntza horien helburua mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak hiri-ingurunean lekualdatzen laguntzea da, taxi-zerbitzu publikoa erabiliz. Joan-etorriak eskualdeko garraio publikoaren hiriarteko eremura iritsiko dira, eta eremu horretatik harantzago dauden zentro eta zerbitzu soziosanitario eta soziohezitzaileetara, Atarrabiara gehienez 15 kilometroko erradioan, sartu ahal izango dira, bizimodu independentea egin ahal izan dezaten eta, ondorioz, gainerako herritarren baldintza berberetan eskubide berberak izan ditzaten.
Besteak beste, onuradunek Atarrabian erroldatuta egon beharko dute eta garraio kolektiboa erabiltzea larriki zailtzen dien % 33tik gorako desgaitasuna izan beharko dute.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta ACODIFNAk kudeatuko dute laguntza hau, eta aurten aurreordainketa-txartelaren bidez egingo da.
Erasorik ez, erantzunik gabe
Izen emateak irailaren 25etik urriaren 14ra, 948 012 012 telefonoan
Izen emateak irailaren 15tik 28ra, 948 130 734 / 660 437 510 telefonoetara deituz (Gizarte Zerbitzua)
Deja un comentario