Atarrabiako Udal Aterpetxea
Albergues
Donejakue bideko lehen mailako aterpetxe turistikoa da (erregistro-zenbakia: 4.980), Gazte-aterpeen Nazioarteko Sarearen (IYHF) barne dagoena.
Osatu emateko 54 ohatze ditu, hamazortzi eta hemeretzi tokiko gela banatan eta 8 tokiko beste batean. Gela hauetan birkargatzeko entxufea, irakurtzeko argi propioa, armairu pertsonala eta partekatzeko dutxa eta bainua daude. Honi gehitu behar dizkiogu: ostatu hartzeko 9 toki, 4 eta 5 ohatze dituzten bi geletan, bainua bertan dutelarik. Aterpea egokitua dago desgaitasuna duten pertsonentzat. Hauek 8 ohe, bainua, dutxa, igogailua eta sarbide egokituak dituzte.
Gainera erabilera anitzeko gela dago, atseden hartzeko, irakurtzeko, jokoetarako edota hizketan egoteko. Honez gain, ostatu hartzen dutenek sukaldea dute euren esku. Bizikletak gordetzeko gune bat ere badu. Ikuzgailu eta lehorgailu zerbitzua ere bada. Toalla keta maindirea kaloka daitezke.
Edaritegi-Jatetxea ere bada, Ultzama ibaiaren alboan terraza zabalarekin. Eguneko menua edota karta dasta daiteke. Kartan elikagai ekologikoak, begetarianoak edota Km0koak eska daitezke.
Aterpean zein edaritegi-jatetxean doako WI-FI gunea dago.
Gosaria oheko prezioan sartuta dago.
Atarrabiako Udal Aterpetxeak. Datu oinarrizkoak
Helbidea: Petri Atarrabiako 17-19 atzealdea
Telefonoa: 948 51 77 31
Mugikorra: 649 71 39 43
Posta elektronikoa: villava@iraipehoteles.com
Deja un comentario